Turismoa
Gipuzkoako hirugarren herri garaiena da, eta Bergara, Arrasate, Eibar eta Bizkaiko Elorrio arteko gaintxoan dago. Ikuspegi zoragarria eskaintzen du: batetik, Debagoiena eta Debabarrena bailarak erakusten ditu eta, bestetik, Udalaitz, Anboto eta Durangaldeko beste hainbat mendi; beharbada horregatik sortu zen Elgetan Euskal Mendizale Federakundea.
Elgeta toki pribilegiatua da, batez ere natura maite dutenentzat; horrela bada, Asentzioko parkera hurreratzen denak pagoz inguratutako laku natural txikia, baseliza zahar-zaharra eta ikuspegi aparta aurkituko ditu bertan.Asentzioko ingurua, Aixolako urtegia eta Eguarbitzako haitza izan daitezke herriaren gune historikoan zehar egin daitekeen ibilaldiaren osagarriak. Mendi-bizikletaren zaleek ere aukera asko dituzte. Eskaintza gastronomikoari dagokionez, makina bat aukera daude jatordu ederrak egiteko.
MAPA, NOLA IRITSI
elgeta tagged map by user - Tagzania