Gizarte zerbitzuak
Gizarte Ongizateko Titularra: Edurne Alberdi.
Helburua
Gizarte Zerbitzuen urriaren 18ko 5/1996 legean oinarrituta, Elgetako gizarte zerbitzuaren helburu nagusia, gizarteko bazterketa eta desberdintasunak sortarazten dituzten arrazoiei aurrea hartzea, pertsonak eta taldeak gizarteratu daitezen sustatzea eta pertsonak eta taldeak, oraingo gizarte ereduari egokituta, oso-osorik eta askatasunez garatzeko bideak zabaltzea da.
Programak
1.- Informazio, balorazio eta orientazio programa:
Programa honen barruan hainbat prestazio sartzen dira: oinarrizko errenta, gizarte larrialdietarako laguntzak, kotizatu gabekoen pentsioak, gizarte ongizateko fondoak, ezinduei zuzendutako prestazioak…
2.- Familia eta elkarbizitza programa:
Programa honen barruan, dagokionari bere etxean laguntza emanez edo beste era bateko bizilekuak eskainiz zerbitzu desberdinak sartzen dira: teleasistentzia, etxez etxeko laguntza zerbitzua, eguneko zentroak, egoitzak, harrera familiak…
3.- Gizarteratzea eta marginazioaren prebentzio programa
4.- Elkartasuna eta partaidetza sustatzeko programa
Zerbitzuak
• EEL zerbitzua
Etxez etxeko laguntza zerbitzua, zerbitzu publiko soziala da, adinarengatik, elbarritasunarengatik edo gizarte gaitasun faltagatik, eguneroko bizitzan oinarrizkoak diren ekintzak gauzatzeko eragozpenak dituen pertsonari bere etxean laguntza eskaintzen duen zerbitzua da.
• Eguneko Zentroa
Eguneroko bizitzako jarduerak egiteko beste batzuen laguntza behar duten adinekoentzako laguntza zentroak dira. Zentro horietan, adinekoek behar duten zaintza jasotzen dute egunean zehar, arreta pertsonalizatu baten bitartez eta bertan beren gaitasun físico zein psikologikoei eutsi ahal izateko eta sustatzeko zenbait jarduera egiten dituzte.
Harremanetarako
Helbidea: Mendizaleen plaza, 1
Telefonoa: 943 76 80 22
Helbide elektronikoa: gizarte@elgeta.net
Ordutegia
Astelehen, asteazken eta ostegunetan 9:00-13:00
Zuzeneko arduradun politikoa: Edurne Alberdi
Intereseko telefonoak
Eguneko Zentroa 943 76 82 38
Tratu txarrak (argibideak eta laguntza) 900 84 01 11
Gizarte larrialdietako zerbitzua 943 22 44 11
Larrialdiak 112