Hemen zaude: Hasiera Udala Ordenantza fiskalak 2012 Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga
Dokumentu Akzioak

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga

a) Turismoak  
9 zaldi fiskal baino gutxiagoak
39,13
9tik 12 zaldi fiskal bitartekoak 78,26
12 eta 14 zaldi fiskal bitartekoak 132,92
14 zaldi eta 16 zaldi  fiskal bitartekoak 182,62
14 zaldi eta 20 zaldi fiskal bitartekoak 234,79
20 zaldi fiskal  baino gehiagokoak 286,97
   
b) Autobusak   
 
21 jarleku baino gutxiagokoak 177,25
21 eta 50 plazatara bitartekoak 252,45
50 jarleku baino gehiagokoak 315,57
   
c) Kamioiak  
1.000 kg. Baino gutxiagoko karga  baliagarrikoak 89,97
1.000tik. 2.999 kg.ra arteko karga baliagarrikoak 177,25
2.999tik.  9.999 kg.ra arteko karga baliagarrikoak
252,45
9.999 kg. baino gehiagoko karga baliagarrikoak 315,57
   
d) Traktoreak       
 
16 zaldi fiskal baino gutxiagokoak
37,60
16tik 25 zaldi fiskal bitartekoak 59,08
25 zaldi fiskal baino gehiagokoak 177,25   
   
e) Ibilgailuek arrastaturiko atoiak eta erdi atoiak:  
1.000 Kg. baino gutxiagoko karga baliagarrikoak 37,60
1.000tik. 2.999 kg.ra arteko karga baliagarrikoak 59,08
2.999 kg. baino gehiagoko karga baliagarrikoak 177,25
   
f) Beste ibilgailuak  
Ziklomotoreak
9,61
125 z.k. arteko motozikletak
9,61
125 eta 250 z.k. bitarteko motozikletak
16,42
250etik 500 z.k. bitarteko motozikletak
32,85
500etik 1.000 z.k. bitarteko motozikletak
65,75   
1.000 z.k. baino gehiagoko motozikletak
131,49

Salbuespenak


1. Ondoko hauek daude Zergatik salbuetsita:
a) Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.
b) Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.
Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.
c) Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.
d) Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.
e) Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. Eranskinaren A letran aipatuak. Hau da, 350 kg-tik gorako tararik ez duten ibilgailuak, beren eraikuntzagatik toki lauan 45 km. orduko abiadura gainditu ezin dutenean eta arazo edo ezintasun fisikoren bat duten pertsonek erabiltzeko bereziki proiektatu eta eraiki direnean (eta ez bakarrik egokitu).
Era berean, salbuetsita daude minusbaliatuen izenean matrikulatutako ibilgailuak, pertsona horiek soilik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.
Aurreko bi paragrafoetan aipatutako salbuespenak ibilgailu batengatik bakarrik izango zaizkie aplikagarriak horien onuradun diren subjektu pasiboei.
Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, legez 100eko 33ko edo hortik gorako minusbaliotasun maila dutenak izango dira pertsona minusbaliatuak.
f) Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.
 g) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.


2. Artikulu honen 1 apartatuko e) eta g) letretan aipatzen diren salbuespenak gozatu ahal izateko, interesatuek eskaera bat aurkeztu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazio honek salbuespena onartu ondoren, agiri bat luzatuko du hura eman dela frogatzeko.

3. Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri
honetan egon beharko dute erroldatuta, eta zergaz salbuesteko eskaera Udaletxeko Erregistro Orokorrean idatziz aurkeztu. Eskaerari honako agiriok erantsiko dizkiote:
a) Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuen izenean eta horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:
— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
— Gizartekintzak edo bere ordez diharduen erakunde edo agintari administratiboak luzatutako ziurtagiri originala.
b) Traktoreak, atoiak, erdiatoiak eta nekazaritzako makinak badira:
— Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
— Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
— Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.

 

Hobariak

 1. Izaera orokorrez, hobaria eskaera egin ondorengo ekitalditik aurrera hasten da aplikatzen, eta ez du atzerako eraginik. Dena den, onura fiskala likidazioa irmoa izan baino lehen eskatzen denean, onura emango da baldin eta hobaria jasotzeko baldintzak zerga sortzen den egunean betetzen badira.
Hobaria interesatuek eskatu beharko dute ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia adieraziz. Udal Administrazioak hobaria onartu ondoren, agiri bat luzatuko du eman dela frogatzeko.


2. Ibilgailu historikoek edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna dutenek %100(e)ko hobaria izango dute zerga kuotan. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna. 25 urte baino gehiago dituztenei udalak ofizioz aplikatuko die salbuespena.


3. Ibilgailuek %75.(e)ko hobaria izango dute zerga kuotan, kontsumitzen duten karburante motaren arabera eta karburante horren errekuntzak ingurugiroan duen eraginaren arabera. 


4. Ibilgailuek %75....(e)ko hobaria izango dute zerga kuotan, beren motoreetan hidrokarburuak erabiltzen ez dituztenak.


5.     a) Aurreko 2 zenbakian aipatutako hobaria zerga kuotari aplikatuko zaio.
b) 5 apartatu honetako a) letran aipatzen den hobaria aplikatzea bidezkoa bada, hortik ateratzen den kuotari aurreko 3 zenbakiko hobaria aplikatuko zaio.
c) 5 apartatu honetako a) eta b) letretan aipatzen diren hobariak aplikatzea bidezkoa bada, hortik ateratzen den kuotari aurreko 4 zenbakiko hobaria aplikatuko zaio.
Urte bakoitzean salbuespena/hobaria soilik ibilgailu batek izango du eta izango du urtarrilaren 1ean altan zegoenak.