PER: herri guneko planeamendu berria
Abenduaren 16an amaitu zen PER proposamenari alegazioak aurkezteko epea. Hamasei alegazio jaso dira. Horietatik hamabost, partikularrek aurkeztuta.
PER berriaren aurkezpen laburpena
Hurrengo urratsak:
- Udalak, jasotako alegazioak aztertuko ditu.
- Helburu eta irizpideen onarpena hurrengo udal osoko bilkuran
- Otsailean, planaren hasierako onarpena
- Ondoren, berriz jendaurreko erakusketa, eta alegazio berriak aurkezteko hogei eguneko epea.
Helburuak:
- finkapena, birgaikuntza eta hutsuneak betetzea
- etxebizitza hutsak okupatu
- oin solairu eta ganberei etxebizitza erabilpena eman
- eraikin bakoitzean etxebizitza kopurua handitzea ahalbidetu
- etxebizitzen sustapen publikoa
- aparkaleku publiko eta garaje pribatuen hornidura
- ekipamenduen kopurua handitzea
- oinezkoentzat gehiago egitea, eta ibilgailu-oinezkoen arteko harremanak hobetu
- azpiegiturak hobetu
Proposamen berriak:
- oin solairuetan etxebizitzak egitea
- ganberetan etxebizitzak egitea
- eraikinetan etxebizitza kopurua handitzea (gutxienezko azalera erabilgarria 37m2)
Dinamizazioa eta egutegia:
- Abendua: Udalak, ekarpenen azterketa
- Otsaila: Planaren hasierako onarpena Hirigintza Batzordean eta Udalaren Osoko Bilkuran
- Martxoa: Jendaurreko erakusketa, eta alegazioak aurkezteko hogei eguneko epea
- Apirila: herritarren alegazioak aztertu ondoren, Udalbatzak planaren behin behineko onarpena
- Uztaila: behin betiko onarpena
>>> Nola parte hartu