Elgeta 2020 plana
Herritarrek egindako ekarpenak betetzen joatea da Udalaren asmoa
Helburua
Datozen urteetan Udalaren lan ildoak markatuko dituen ikuspegia finkatzea
Zer egin den
- 2009-2010 ikasturtea: Elgeta 2020 planaren zirriborroa osatu (helburuak eta 144 ekintza zehatz), udal talde guztien ekarpenekin eta zinegotzi guztiek adostuta.
- 2010 udazkena: herritarrekin hausnarketa prozesua
o Herritarrekin bilera irekiak, udalaren zirriborroa kontrastatu eta ekarpen berriak jasotzeko: lau lan bilera egin dira.
o Herriko hainbat talderi euren ikuspuntu eta ekarpen espezifikoak aurkeztea eskatu zaie: herri eskola, gurasoen elkartea, gaztelekuko gazteak, gaztetxea, jubilatuen elkartea, osasun zerbitzuak eta herriko dendariak. Kontuan hartu dira ere 2009-2010 ikasturtean zehar egin zen kirol foroaren ondorioak.
o Dokumentazio guztia eskura jarri da udal web gunean, eta horren berri zabaldu da prozesu osoan zehar.
o Aukera eman da herritarrek ekarpen partikularrak egiteko: ekarpen bat jaso da.
- 2011 otsaila: jasotako emaitza eta ondorio nagusiak aurkeztu dira ekitaldi irekian.
Herritarrekin hausnarketa prozesua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kudeatuz programaren babespean egin da.