Autoen erabilera herrian
OHARRA: ekainaren 19a arte, arautegia aztertu eta alegazio edo iradokizunak aurkezteko epea.
Ikusi hemen
(pdf, 42 kb)
- Proposamena eztabaidatu eta adosteko, herritarren foroak lau bilera egin ditu 2009ko azaroa eta 2010eko martxoa bitartean. Ikusi hemen
foroaren adostasunak (pdf, 40 kb)
- Hamazazpi herritarrek hartu dute parte foroaren bileraren batean.
- Udalbatzak, 2010eko maiatzaren 4ko bilkuran, bere horretan onartu du herritarren foroak adostutako proposamena
Helburua
Oinezkoek lehentasuna duten kaleetan ibilgailuentzako arautegia osatzea
Lantegietara datozen langileentzat garraio publikoaren aukera aztertu:
- Enpresen interesa eta behar zehatzak jaso dira
- Asmoak harrera ona izan du
Hurrengo urratsak
Ibilgailuentzako arautegia:
- 2010eko ekainaren 19a arte: Udalbatzak onartu duen arautegiari alegazioak aurkezteko epea.
- Alegazio edo iradokizunik jasoko ez balitz, arautegia behin betirako onartuta geratuko da automatikoki, Udalbatzak berriz erabakia hartu beharrik gabe.
- Helburua: lehenbailehen arautegia indarrean jarri.
- Arautegia indarrean jarrita, sei hilabeteko proba aldia ezarriko da.