IGOKA lizentzia
Zerbitzua: IGOKA jardueretarako eskaria.
Eskaria Inprimatu
Deskribapena: Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuetarako lizentzia.
Kontzeptua: lizentzia hau behar dute ezerosotasunak, ingurugiroan eta ondasun publiko edo pribatuan kalteak eragiten dituzten industria-jarduerek, biltokiek, dendek eta azpiegiturek. Halaber, ondasun eta gizabanakoentzako kaltegarriak direnak ere lizentzia eduki beharko dute. Tramitazio hau goian aipatutako kasuentzat aurretiazkoa eta beharrezkoa izango da.
Esate baterako: arraindegiak, harategiak, inprentak, hiltegiak, dantzalekuak, tabernak, jatetxeak, garajeak, gasolindegiak, drogadendak, lurrindendak, botikak, tindategiak... halaber, era guztietako industria eta abeltzantza jarduera.
Beharrezko dokumentazioa:
- Osatutako eskaera.
- Eskolak emandako Jarduera Proiektua izeneko bisatua (hiru ale).
Behin lana amaituta eta irekiera aurretik:
- Lan-Amaieraren Agiria eta Likidapena eta Eskolak ezarritako Neurri Zuzentzaileak.
- Jarduera Ekonomikoen Zergan izena eman izanaren egiaztagiria.
- Errentamendu-hitzarmena, lokalaren jabe izan ezean.
Nola lortu dokumentazioa:
- Hiritarrarenganako Informazio-Bulegoan eskaera arautu daiteke. Baita interneten ere.
- Jarduera Proiektua: Goi edo Erdi-mailako Teknikoa eta Eskolaren bisatua.
- Agiria eta Likidazioa: Pertsonal Teknikoa.
- IAEn izena eman: Gipuzkoako Foru Aldundian.
Epea: 6 hilabete gutxi gora-behera.
Bulegoen ordutegia: astelehenetik ostiralera: 8:30etatik 13:00etara.
Harremanetarako telefono zkia.: 943 76 80 22.
Kontuan izateko beste zenbat ohar:
- Espedientearen tramitazioak 20.460 pta. balio du.
- Dokumentazio guztia Osakidetza eta Eusko Jaurlaritza edo Foru Aldunditik igaroko da, eta Neurri Zuzentzaileak onartu beharko dira. Aurretiazko eta derrigorrezko tramitazioa da, eta bere tramitazioagatik ordaindu beharko da.