Ibilgailuen erabileraz hausnartzeko foroak amaitu du bere lana
Herritarren foroak lau bilera egin ditu azaroa eta martxoa bitartean. Helburu bat izan da, oinezkoen kaleetan ibilgailuen erabilera mugatzeko, Udalak prestatu zuen arautegi zirriborroa aztertzea. Baina arautegiaz gain, beste egiteko batzuk ere agerian jarri ditu foroak.
- Ikusi hemen
foroaren adostasunak (pdf, 40 kb) - Ikusi hemen foroak proposatu duen
arautegi-zirriborro
berria
(pdf, 42 kb)
Jasotako proposamen partikular guztiak jorratu ditu foroak. Hauetako batzuk jasota geratu dira arautegi proposamen berrian. Beste batzuk ez dira ontzat eman (argumentatuta), eta beste batzuetarako konponbide zehatzak proposatu dira.
Orain, foroaren ondorioak, eta foroak proposatu duen arautegi berria, Hirigintza Batzordearen esku jarriko dira.
Arautegiari dagokionez, azken onarpena Udalbatzak eman beharko dio. Helburua da uda ostean indarrean jartzea.