Apirilean argazkilaritza digitalean eta oinarrizko sukaldaritzan trebatzeko aukera egongo da
2010/03/11
Udalak eta Bizikasik bi ikastaro antolatu dituzte apirilerako. Doan izango dira. Izena emateko epea datorren astean zabalduko dute udaletxean.
Udalak Bizikasirekin batera bi ikastaro antolatu ditu apirilerako. Lehenengoa, eta batez ere gazteei zuzendua, oinarrizko sukaldaritzari buruzkoa izango da. Zortzi orduko ikastaroa izango da. Apirilaren 20an, 21ean, 27an, eta 28an egingo dute, 18:00etatik 20:00etara.