Hemen zaude: Hasiera Albisteak
Dokumentu Akzioak

Albisteak

Maila bat gorago
Herrixa dantzan: arrakasta itzela

Herrixa dantzan: arrakasta itzela

2010/03/29

Arrakasta itzela izaten ari da Herrixa Dantzan dantzaldi irekia. Atzokoan Jainaga eta Narbaiza bikotearen zuzeneko musika izan genuen. Dantza gidari, ohi bezala, Patxi Montero. Demaseko giroa, eta hurrengoan itzultzeko gogoa.

Gehiago Irakurri…

Zuhaitz Eguna Asentzion

Zuhaitz Eguna Asentzion

2010/03/29

Martxoaren 28an, domeka, dozena bat pago kimu landatu zituen elgetar talde batek Asentzion. Zuhaitz Eguna ospatu zuten modu horretan, baina Zuhaitz Egun berezia izan zen, udal ordezkariek aprobetxatu zutelako Asentzion egindako berritze obrak erakusteko. Aparkaleku, komun eta mahai berriak egokitu dituzte, besteak beste.

Gehiago Irakurri…

Zuhaitz Eguna domekan

Zuhaitz Eguna domekan

2010/03/24

Martxoaren 28an, domeka, Zuhaitz Eguna egingo dugu Elgetan. Asentzioko parkinean elkartuko gara 10:30ean, gero zuhaitzak landatzera joateko. Etorri eta parte hartu!

Gehiago Irakurri…

Ibilgailuen erabileraz hausnartzeko foroak amaitu du bere lana

2010/03/17

Herritarren foroak lau bilera egin ditu azaroa eta martxoa bitartean. Helburu bat izan da, oinezkoen kaleetan ibilgailuen erabilera mugatzeko, Udalak prestatu zuen arautegi zirriborroa aztertzea. Baina arautegiaz gain, beste egiteko batzuk ere agerian jarri ditu foroak.

Gehiago Irakurri…

Martxoak 8: talde argazkia atera dute

Martxoak 8: talde argazkia atera dute

2010/03/12

Emakumeen Egunean, martxoak 8, ekitza ezberdinetan parte hartu zutenek talde argazkia atera zuten.

Gehiago Irakurri…

 Apirilean argazkilaritza digitalean eta oinarrizko sukaldaritzan trebatzeko aukera egongo da

Apirilean argazkilaritza digitalean eta oinarrizko sukaldaritzan trebatzeko aukera egongo da

2010/03/11

Udalak eta Bizikasik bi ikastaro antolatu dituzte apirilerako. Doan izango dira. Izena emateko epea datorren astean zabalduko dute udaletxean.

Gehiago Irakurri…

Elur eta izotz arriskua iragarri dute datozen egunotarako

2010/03/10

Herrizaingo sailetik alerta horia deitu dute. Momentuko iragarpenen arabera, egoerak ez du bariku arratsaldera arte hobera egingo.

Gehiago Irakurri…

Udalak, iaz baino 800.000 euro gutxiago gastatu nahi ditu

Udalak, iaz baino 800.000 euro gutxiago gastatu nahi ditu

2010/03/09

Onartu berri den aurrekontuan antzeman daiteke gastua murrizteko Udal Gobernuak duen premia. Murrizketa handiena inbertsioen kapituluan aurreikusten du Udalak. "Gobernu honek finantziazioa dagoenean egingo du inbertsioa", esan du Oxel Erostarbe alkateak. Aipatu bezala, murrizketa handiena inbertsioen kapituluan aurreikusten du Udalak. Aurten, iaz baino 600.000 euro gutxiago.

Gehiago Irakurri…

Errepidea zabalik dago

2010/03/08

Errepidea zabalik dago une honetan (19:30). Hala ere, tarteka elur bitsa egiten du. Kontuz gidatzeko eskatu dute Herrizaingo Sailetik. Jarraian duzue Euskalmet agentziak ondorengo orduetarako egin duen iragarpena:

Gehiago Irakurri…

Magia zaletasuna bultzatzea helburu, zapatuan hasiko dira elgetarrak ikastaroarekin

Magia zaletasuna bultzatzea helburu, zapatuan hasiko dira elgetarrak ikastaroarekin

2010/03/05

Hilabeteko atzerapenarekin bada ere, zapatuan hasiko da Espaloian magia ikastaroa. Zapatu goizero, zortzi hilabetez, Jose Angel Suarez ilusionistak gidatuko du ikastaroa. Helburua: magia zaletasuna butzatu eta hastapeneko oinarrizko trikimailuak erakustea.

Gehiago Irakurri…