Hemen zaude: Hasiera Albisteak
Dokumentu Akzioak

Albisteak

Maila bat gorago

Elgetan ospatuko da apirilak 20an, Debagoieneko IX. Trikitixa Eguna

2013/03/27

Antolatutako ekitaldien artean bazkari herrikoa ospatuko da. Bertan parte hartu gura dutenek apirilak 16ra arte daukate izena emateko aukera. Udaletxean eman dezakete izena, 'danonartian@elgeta.net' helbidera mezu bat bidalita edo zuzenean Euskadiko Kutxako 3035 0023 91 0231147703 kontuan.

Gehiago Irakurri…

Astuan Villa (gizonezkoak) eta Bandoleira (emakumezkoak), futbito txapelketan garaile

2013/03/20

Finala asteburuan jokatuta, Astuan Villak 5 eta 2 irabazi zion Jaitxori gizonezkoetan eta emakumezkoetan, berriz, Bendoleirak 7 eta 0 Etxaoni. Goleatzaileak Iraitz Bolinaga eta Ibane Zubiaurre izan dira.

Gehiago Irakurri…

Euskal dantzen ikastaroa

Euskal dantzen ikastaroa

2013/03/20

Ikastaroa gimnasioan emango da eguaztenetan 18:15ean (apirilak 10ean hasi eta ekainak 19 arte). Ikastaroan parte hartzeko aukera dute aurten 5 urte betetzen dituztenek eta nagusiagoek (aurten 12 urte betetzen dutenak barne). Ikastaroan parte hartzeko izena ematean 12 euro ordaindu beharko da. Izena emateko azken eguna apirilaren 8a da, liburutegian edo udaletxean

Gehiago Irakurri…

Futbito txapelketaren finalak asteburuan

2013/03/14

Gizonezkoen finala, Jaitxo eta Astuan Villa taldeen artekoa, zapatuan izango da, 11:30ean eta emakumezkoena, domekan, Etxaon eta Bandoleiraren artean. Umeen partiduak barikuan eta domekan jokatuko dira.

Gehiago Irakurri…

Ferixa Nagusia antolatzen hasteko proposamenak jasoko ditu Udalak

2013/03/14

Laster hasiko gara 2013ko Ferixa Nagusixak antolatzen. Aurten ere danon laguntza beharko dugu jaiei kolorea eman eta aurrera ateratzeko. Izan be, elgetarrak, herriko elkarte eta koadrilak zarete jaiak bizi egiten dituzuenak.

Gehiago Irakurri…

Ateri da eta errepide guztiak zabalik daude

2013/03/13

14:00 • Une honetan Elgetan elurra ateri da eta errepide guztiak zabalik daude. Eguraldiaren iragarpenaren arabera, elurra egiten dezake egunean zehar baina ez neurri handian. Webgunea eguneratzen joango gara arratsaldean eta iluntzean, egoeraren informazioarekin.

Gehiago Irakurri…

Futbito txapelketako finalaurreko emaitzak eta golak

2013/03/11

Joan den asteburuko jardunaldian Jaitxok 3 eta 5 irabazi zion La Kokotxari eta Astuan Villak 5 eta 3 Txapelari, gizonezkoetan. Emakumezkoetan, Gaztiakek 3 eta 4 galdu zuen Etxaonen aurka eta Bandoleirak 10 eta 2 irabazi Bajaoni.

Gehiago Irakurri…

Futbito txapelketaren finalaurreak

2013/03/07

Martxoaren 9an eta 10ean jokatuko dira partiduak, 18:00etan eta 19:00etan.

Gehiago Irakurri…

Finalisten eguna domekan

Finalisten eguna domekan

2013/03/05

2012 urteko finalisten jaia ospatuko dute domekan. Mendi ibilbidea 08:00etatik 14:00etara izango da. Bazkarirako izena aurrez eman behar da.

Gehiago Irakurri…

Emakumeen Nazioarteko Eguneko egitaraua

2013/03/05

Besteak beste, horma-irudia egingo da, kontzentrazioa eta antzezlana egingo dira.

Gehiago Irakurri…