Albisteak
Maila bat goragoSalbador eguna ospatuko dute abuztuaren 6an
Astebete barru, abuztuaren 6an, ospatuko dute Salbador eguna beheko kaleko auzotarrek. Eguerdi partean Salbador ermitan meza entzuteko aukera egongo da, baita bolotan jokatzekoa ere. Tarte horretan, urtero legez, pintxoak banatuko dituzte auzotarrek borondatearen truke. Iluntzean, herri afaria egingo dute.
Bisita gidatua: Intxortako ibilbide tematikoa
Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera dago. Ibilbidea Elgetako Espaloia Kafe Antzokitik abiatuko da; lehendabizi Interpretazio Gunea bisitatuz eta ondoren 5 kilometroko ibilbide tematikoa oinez eginez.
Abuztuan ordutegi bereziak izango dira hainbat tokitan
Udal zerbitzuek, dendek eta tabernek ordutegi bereziak izango dituzte. Abuztua opor sasoia da, eta herriko hainbat zerbitzutan ordutegi bereziak izango dituzte. Udaletxean, esaterako, 08:00etatik 13:00etara emango dute zerbitzua. Atea itxita aurkituz gero txirrina jotzeko eskatzen dute edo 943 768 022 telefono zenbakira deitzeko. Gainerako zerbitzuen ordutegiak taulan jasota.
Bihar ipiniko dute martxan Salbador kaleko pibota
Uztailaren 13ko osoko bilkuran onartu zuen udalbatzak oinezkoen kaleetarako arautegia, eta aurreratu zuten abuztua aproposa ikusten zutela arautegi horrek ekarriko dituen piboten funtzionamendua egokia den ikusteko. Salbador eta Lasao kaleetako bizilagunen artean 200 mando banatu dira dagoeneko. Mandoa behar dutenek udaletxean eskatu behar dute, abuztuan ere izango dute horretarako aukera.
ESAITen mendi martxa abuztuaren 4an iritsiko da Elgetara
Egun osoko jaia antolatu dute; herri bazkarian 200 bat lagun elkartzea aurreikusten dute antolatzaileek.
Erdi mailako teknikaria kontratatzeko deialdia
'Elgeta Danon Artian' foroaren dinamizatzailea kontratatzeko deialdia dago. Interesa dutenak uztailaren 27ko 13:00ak dute azken eguna eskaera aurkezteko.
Udalak herriraino igo gura ditu gasa eta zuntz optikoa
Urte bukaerarako amaitu nahi dute Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Elgetako ur zikinen kanalizazioaren proiektua. Lan horiek aprobetxatuz, gasa eta zuntz optikoa herriraino igo nahi ditu Udalak. Aukera horrekin lanean dihardu.
Land-Rober 6707-AG enkantean
Uztailak 27an, martitzena, 12:30etan udaletxean egingo da enkantea.
Santixao jaiak ospatuko dira aste bukaeran
Uztailaren 24 eta 25ean, Santixao jaiak ospatuko dira Goimendi auzoan. Egitaraua prest dute eta jarraian duzu ikusgai:
Oinezko kaleetarako arautegia prestatzeko batzarrak
Salbador eta Lasao kaleetako bizilagunekin batzarrak egingo ditu udalak, oinezko kaleetarako arautegia prestatzeko. Batzarrak atarien aurrean izango dira. Hurrengo koadroan zehazten da atari bakoitzarentzako eguna eta ordua.