castellano |  Web mapa  
  UDALA
 
 
 
 
 
 

Obretarako lizentzia

Zerbitzua: obretarako lizentzia eskaera.

Eskaria inprimatu

Deskribapena: obra txiki eta handietarako.

Izendapena: Lanen Lizentzia

Beharrezko agiriak: eskabide – orri normalizatua eta proiektua, obra handien kasuan.

Nola lortu agiriak: eskabide-orria Udal Bulego Orokorretan edo interneten lortu daiteke.

Bulego ordutegia: udaletxea: astelehenetik ostiralera: 8:30etatik 13:00a arte.

Harremanetarako telefonoak: udaletxea: 943 76 80 22.

Arautegia:

  • Emandako baimen edo lizentzia, beste inori kalterik egin ezean eta jabetza gordetzekotan ematen da.
  • “Hirigintz araubidea”-ren 64. artikuluaren arabera, gutxienez 10.000 pezetako eta gehienez 100.000 pezetako zigorrak ezarriko dira ondorengoetarako:

1. Udal baimena eskatu gabe obrak egitea.

2. Udalak baimena idatzita jaso aurretik obrekin haztea.

3. Baimendutakoa baino obra gehiago egitea.

Eskonbroak eta materialak:

  • DEBEKATUA gelditzen da kalean zuzenean lagatzea.
  • Material eta eskonbro pilaketak kontainerrean edo, halakorik ezean, toki pribatuetan egin behar dira, inoiz ez toki publikoetan (plaza, plazoleta, espaloi, e.a.).
  • Obra burutzeko behar diren materialak (adreilu, azuleiu, plaketa, ...) etxebiziztza, terraza, balkoi edo behar den tokira garraiatzea, edifizio bereko eskilaratik edo kanpoaldetik egingo da, eta horretarako derrigorrezkoa da aldamioak (metalezkoa zein egurrezkoak) behar bezala babestuta (toldo, lona edo sare bidez) jartzea. Aldamio hori espaloian jartzen denean derrigorrezkoa izango da tunel itxua jartzea oinezkoen pasabiderako, oinezkoen segurtasuna zihurtatuz. Tunel hori ezin da espaloia bera baino zabalagoa izan.

Kontainerrak eta aldamioak kalean:

  • Obretako eskonbroak eta materialak lagatzeko eta obra bera burutzeko kontainerrak, “palet”-ak edo aldamioak kalean jarri baino lehenago udaletxearekin (Fernando Zenitagoia edo bulegotan bera ez dagoenean) harremanetan jarri beharko da, honek adieraziko baitu non jarri, baimena emanaz.
  • Kontainarren oinarria ezin izango du zoluari zuzenean ikutzen egon, paletak, takoak edo antzerakoak jarriko direlarik espaloiko edo plazoletako lurrarekin zuzenean ikuturik ez izateko. Momentu guztian, kontainerraren ingurua garbi edukiko da.
  • Kontainerra, paleta edo aldamioa kentzerakoan, Udaletxean adierazi beharko da, okupazioa denbora eta erabilitako metroen arabera Udal prezioa kalkulatzeko.

Eskonbroak kontainerretara botatzeko segurtasun-neurriak:

  • Guztiz debekatua dago eskonbroak edo obretako hondarrak kontainerrera zuzenean teilatutik edo goiko solairuetatik babesik gabe botatzea.
  • Eskonbroak kentzeko hodiak, teleskopikoak edo aldapa artifizialekoak jarriko dira tokiak horretarako ematen duenean, eta hauek ere toldo edo lonen bidez babestu eta eskonbroak busti edo umeldu egin beharko dira, auzokideei eragozpenik sor ez diezaioten.

Masa egitea:

Debekatua dago zoluan (kalean, oinbidean, e.a.) zuzenean zementuzko nahiz areazko masa egitea.

Behin obrak amaituta:

  • Obrak bukatzen direnean ondo garbitu beharko dira inguruak, debekatuta dagoelarik ur-txorroaren bidez hondarrak hustubidetara bultzatzea.
  • Eskatzaileak hala adierazi beharko du eta fakturak aurkeztuko ditu dagokion tasa eta zerga ezartzeko.
  • Elgetako udalerri osoan egiten diren obra guztiek, eraikuntzetarako Seguritatea eta Higiene arautegia bete beharko dute.

2000. urteko tarifak:

  • Heziak eta aldamioak ................ 260 pezeta m2/hileko
  • Kontainerrak .............................. 747 pezeta eguneko
  • Eskonbroak ................................. 155 pezeta m2/eguneko

Garrantzizko oharra: ezin da obrak egiten hasi udaletxearen IDATZITAKO BAIMENIK gabe, nahiz probisional edo behinbetikoa.


Elgeta.org © Elgetako Udala
Mendizaleen enparantza 1, 20690 Elgeta (Gipuzkoa)
Tel.: 943 76 80 22 ·
kultura@elgeta.net

Goienak garatutako eta kudeatutako webgunea Code & Syntax-en Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es