castellano |  deutsch |  english |  català |  galego |  français |  Web mapa  
  TURISMOA

Turismoa

Gipuzkoako hirugarren herri garaiena da, eta Bergara, Arrasate, Eibar eta Bizkaiko Elorrio arteko gaintxoan dago. Ikuspegi zoragarria eskaintzen du: batetik, Debagoiena eta Debabarrena bailarak erakusten ditu eta, bestetik, Udalaitz, Anboto eta Durangaldeko beste hainbat mendi; beharbada horregatik sortu zen Elgetan Euskal Mendizale Federakundea. Elgeta toki pribilegiatua da, batez ere natura maite dutenentzat; horrela bada, Asentzioko parkera hurreratzen denak pagoz inguratutako laku natural txikia, baseliza zahar-zaharra eta ikuspegi aparta aurkituko ditu bertan.

Asentzioko ingurua, Aixolako urtegia eta Eguarbitzako haitza izan daitezke herriaren gune historikoan zehar egin daitekeen ibilaldiaren osagarriak. Mendi-bizikletaren zaleek ere aukera asko dituzte. Eskaintza gastronomikoari dagokionez, makina bat aukera daude jatordu ederrak egiteko.


Elgeta.org © Elgetako Udala
Mendizaleen enparantza 1, 20690 Elgeta (Gipuzkoa)
Tel.: 943 76 80 22 ·
kultura@elgeta.net

Goienak garatutako eta kudeatutako webgunea Code & Syntax-en Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es de en ca gl fr