2008-05-09 / 10:58
Magia Mostra IV: maila goreneko magoak Elgetan
Maiatzaren 16tik 19ra bitartean egingo da IV. Magia Mostra Elgetan. Magia gala izango da barikuan eta zapaturako iaz publikoaren saria eraman zuen magoa: Migué magoa. Pianoarekin lagunduta jardungo du magia egiten, magia-musikatua. Baina aurreko egunean magia gala egingo da eta taula gainean 5 mago. Domekan, berriz, kaleko magia.
Ikusi kartela hemen oso osorik
Maiatzak 16 barikua, 22:30: MAGIA GALA
(prezioa: 18 euro, bazkideek 15 euro)
MORRISON. Aurkezlea. Madriletik dator, Portabenturako magoa. "El magnífico" moduan ezaguna.
ANDY GONZALEZ: Mundu guztian ibilitako magoa. Estatuko lehenengo saria magia orokorrean.
ILVA SCALI: Paris. "magic lady". Eszena magian hainbat sari. Magoen artean oso maitatua.
MIRCO: Argentina. Hainbat sari internazional: Mandrake D'or, originaltasunari saria La Vegasen, Eszenako lehen sariduna, AEBn urrezko saria...
BRANDO ETA SILVANA: Argentina. 2005eko Chevallier Andrey sarian Argentinako mago onena, baita "Cometa Mágico" saria ere.
Maiatzak 18 zapatua, 22:30 MAGIA
(prezioa: 14 euro, bazkideak 11 euro)
MIGUÉ MAGOA: Holandan kartomagiako lehen saria. III. Magia mostran publikoaren saria.
"Baraja eta pianorako kontzertua" emanaldia: Jonathan Waleson eta Miguel Puga.
Maiatzak 19 domeka, 12:45 KALEKO MAGIA
(doan)
Kalean zehar ikusi ahal izango da magia.
FLIKTO, JUSTO THAUS: Malaga. Animazioa gurpil gainean.
|