castellano |  Web mapa  
  ALBISTEAK
 XML feed-a euskaraz
 Feed XML en castellano

Itzuli albisteetara »


2008-05-05 / 17:02

Ikastaroa: autoen gidatze ekonomikoa

gidatze.jpg

Gidatze ekonomikoaz doako ikastaroetan parte hartzera gonbidatzen zaituzte EEE/EVEk. Ikastaro horiei esker energia aurreztu ahal izango duzu, zure ibilgailu pribatuan egiten dituzun ibilaldietan erregaiaren kontsumoa gutxituko baituzu, denbora gehiago eman gabe ibilaldian. Energia eta beraz, dirua aurrezteaz gain, errepidean segurtasuna areagotuko duzu. Gainera, ingurune eta aire garbiagoa izaten lagunduko duzu; izan ere, CO2 emisio kutsatzaileak gutxituko dituzu, besteak beste.

Eguna: maiatzaren 17an, zapatua, 10:00etan

Izenematea maiatzaren 13a baino lehen, udaletxean.

Edukia

Egitura teoriko-praktikoa duten ikastaro hauek 4 orduko iraupena dute. Ikastaroen eduki-aurkibidea hauxe da:

Eskola praktikoa

Aurretiaz finkatutako ibilbidetik ibiltzen dira ikasleak, eta erregaiaren kontsumoa eta emandako denbora neurtzen dira.

Eskola teorikoa

Gidatze ekonomikoaren gakoak azaltzen zaizkie ikasleei, ikasle bakoitzari ematen zaion eskuliburuak dakartzanak.

Eskola praktikoa

Ikasleek lehengo ibilbide bera egiten dute berriro, eskola teorikoan jasotako azalpenak kontuan hartuta eta erregaiaren kontsumoa eta emandako denbora neurtzen dira.

Azken ondorioak

Bi ibilbideen arteko emaitzak aztertzen eta konparatzen dira eta erregaiaren zein diruaren aurrezpena kuantifikatzen da. Horrekin batera, saihesten den CO2 emisioen kantitatea neurtzen da.

Abantailak

Era horretan, gidatze eraginkorrak dituen onura edo abantaila hauek ikusi eta egiaztatu ahal ditu ikasleak:

  • Erregaiaren kontsumoaren eta CO2aren emisioen murrizketa.
  • Istripuak izateko arriskua askoz txikiagoa da, estresa gutxitzen baita.
  • Aurreztea mantentzearen kostuetan: balaztak edo frenoak, lozagia, abiadura-kaxa, etab.
  • Hori guztia denbora gehiago eman gabe ibilbidean eta erosoago gidatzen.

Elgeta.org © Elgetako Udala
Mendizaleen enparantza 1, 20690 Elgeta (Gipuzkoa)
Tel.: 943 76 80 22 ·
kultura@elgeta.net

Goienak garatutako eta kudeatutako webgunea Code & Syntax-en Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es