2008-04-30 / 12:45
Zilarrezko Odol Tanta saria jaso du Udalak
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak emandako saria jaso du Elgetako
Udalak. Urtean mila biztanleko 50 odol emanaldi baino gehiago egiten
diren udalerriak saritu zituzten ekitaldian, apirilak 28an, Batzar
Nagusietako eraikin berrian izandako ekitaldian.
Oroigarria Oxel
Erostarbe alkateak jaso zuen eta lagun izan zituen Elgetako Odol
Emaileen Elkarteko Mariasun Agirre eta Karmen Ojanguren. Udalak
eskerrak eman nahi dizkie herriko Odol Emaileen Elkartekoei urteetan
egin duten lanagatik.
|