Pilota
Debagoieneko kirol txapelketen zirkuitua: Lau t'erdiko eskuz binakakoa
2003ko finaleko emaitza:
David Peñalver - Angel Mª Ibarluzea 22
Igor Oruerasagasti - Joseba Larrañaga 17
| Azken sailkapena |
| 1. David Peñalver-Angel Mª Ibarluzea |
7 |
| 2. Igor Oruerasagasti-Joseba Larrañaga |
5 |
| 3. Iker Egia-Arkaitz Egia |
5 |
| 4. Javier Isturiz-Iñigo Irasuegi |
3 |
| 5. Mikel Uribetxebarria-Jose Eraña |
3 |
| 6. Asier Errasti-Gorka Madinabeitia |
2 |
| 7. Xabier Eraña-Egoitz Garciaetxabe |
0 |
Afizionatuendako lau t'erdiko eskuz banakako txapelketa
Txapelketa 1968an sortu zen Elgetan. Lehen txapelketako irabazlea Elorrioko "Amilibia" izan zen. Urte batzuetako etenaldiaren ostean, erregulartasunez egiteari ekin zitzaion. Txapelketaren hasieran, Zelaia, Txurruka, Barandiaran eta antzeko kategoriako pilotariak izan ziren garaileak; baina zalantzarik gabe, "Barañano" bizkaitarraren garaipenak izan ziren lehiaketari benetan arrakasta eman ziotenak; izan ere, Espainiako txapelduna zela, ondoz ondoko bi txapelketa irabazi zituen Elgetan, lau eta erdiko modalitatean. Ezaugarri hauetako txapelketa bat antolatzen lehenak izan ginelako eta modalitate ikusgarria eta berria zelako edo, txapelketak urte gutxian arrakasta izugarria lortu zuen.

2002. urteko txapeldunak eta txapeldunordeak.
Gaur egun, Elgetako lau eta erdiko eskuz banakako txapelketa, modalitate honetako amateurren txapelketarik garrantzitsuenetakotzat jotzen da eta, Euskal Telebistaren kamerek ematen dutelarik, gure geografia luze-zabalean egiten den lehiaketarik polit eta lehiatsuena da.
80ko hamarkadaren amaiera aldean eta 90ekoaren hasieran, Elgetako lau eta erdiko txapelketak unerik onena bizi izan zuen. Urte horietan Eugi, Beloki, Nagore eta kategoria horretako beste batzuek Elgetako pilotalekua topera betetzen zuten, ikuskizun bikaina eskainiz. Urte batzuk lehenago Aitor Elkoro elgetarrak, Arretxek, Etxanizek eta beste zenbaitek beste horrenbeste egin zuten. Gaur egun lehiaketa hau irabazi duten ia pilotari guztiak profesionaletan ari dira jokatzen eta horrek argi eta garbi erakusten du lehiaketa honen garrantzia eta ospea. Txapelketa martxotik uztailera bitartean antolatzen du Oskarbik eta gutxi gorabehera 200 pilotarik, Sub 23 eta Kadete kategorietan banatuta, ikuskizun polita eskaintzen dute urtez urte pilotalekura hurbiltzen diren zaletu ugarien gozamenerako.
23 urte azpiko txapeldun eta txapeldunordeak:

- 1989 Eugi eta Lejardi
- 1990 Eugi eta Ariznabarreta
- 1991 Beloki eta Bazeta
- 1992 Nagore eta Koka
- 1993 Nagore eta Imaz
- 1994 Ortiz eta Imaz
- 1995 Olaizola I.a eta Urretabizkaia
- 1996 Berraondo eta Otaegi
- 1997 Galarza V.a eta Berasaluze VII.a
- 1998 Muruamendiaraz eta Otaegi
- 1999 Leiza eta Muruamendiaraz
- 2000 Castellanos eta Mendiluze
- 2001 Leiza eta Agesta
- 2002 Oinatz Bengoetxea eta Agesta
Kadete mailako txapeldun eta txapeldunordeak:
- 1989 Beloki eta Koka
- 1990 Imaz eta Berasategi
- 1991 Imaz eta Berasategi
- 1992 Berraondo eta Otaegi
- 1993 Muruamendiaraz eta Zearra
- 1994 García eta Sukía
- 1995 Olaizola II.a eta Saralegi
- 1996 Ruiz eta Etxaniz
- 1997 Etxaniz eta Urberoaga
- 1998 Mendiluze eta Zubieta
- 1999 Gurrutxaga eta Mendizabal
- 2000 Garciandia eta Arrastoa
- 2001 Garcia eta Gonzalez
- 2002 Castillo eta Esnaola
Zalantzarik gabe, Oskarbi elkartearen pilota-sailak urtero eskuz banakako pilota-txapelketarik garrantzitsuenetakoa antolatzen du. Pilotari asko dira Elgetatik pasatu ostean, egun esparru profesionalean pilotari ospetsuak direnak.

Aitor Elkoro Sarasua, 1967ko abuztuaren 3an Elgetan jaioa, horietako bat da; izan ere, pilotari amateurren esparruan Elgetako Oskarbi pilota-taldearen koloreak defendatzen nabarmendu ondoren, orain izarretako bat da eskuzko pilotan. Pilotari elgetar honek garaipen ugari lortu ditu, baina, duda-mudarik gabe, garrantzitsuenak ondorengoak dira:
- Lehen mailako banakako eskulari gisa txapeldunordea 1997an.
- Lehen mailako binakako pilotari gisa Espainiako txapelduna 1999an.
- Lehen mailako binakako pilotari gisa Euskadiko txapelduna 1996an.
- Lehen mailako binakako pilotari gisa txapeldunordea Aspe adarrean 1999an.
- Binakako pelotari gisa Euskadiko txapeldunordea 1994an.