castellano |  Web mapa  
  KULTURA KIROLA
 
 
 

Azoka Nagusia 2005

Ekainak 30, eguena

  • 14:00: Etxafleruak eta kanpaiak edo kanpaiak eta etxafleruak, ez dakigu zein ordenetan juango diran, baina zarata pixka bat etaratzeko balioko dabe. Jaixak hasten dirala abisatzeko da, gero, amaieria emotia bakoitzaren kontura.
  • 16:00: Bestela be nahikua zirko egongo da astelehenera arte pailazo eta guzti, baiņa, zeozer profesionalagua gura dabenendako zirko taillerra egongo da plazan umiendako Sebastopoleko Titiriteruen eskutik, malabarrak-eta ikasteko.
  • 20:00: Ertarua da mozorrotzeko gaixa, eta daukagun ertaroko kale bakarretik egingo dogu mozorro jeitsiera, Hotel paretik hasitta.
  • 21:30: Aldapan bera ibilliarren gosetu be egitten dala-eta, herri afarixa egingo dogu plazan. Afalostian jokuren batzuk eta musikia egongo dira.
  • 00:00: Aurten Larrain dantzarako dultzaineruak barrixak dira, Sede taldekuak jardungo dabe, Kasete taldekoak jubilatu dira-eta. Honek be Lizarrakuak. Ia igartzen dan aldaketia.
  • 00:15: Gorputzari astindu bat emoteko Drindotsekuek jarriko dabe musikia, drink hotsik be ez da faltako.

Uztailak 1, barikua

Jubilauen eguna

  • 11:00: Herri Eskolako umiak amets goxuetatik esnatuko gaittue txistu hotsarekin
  • 11:00-14:00: Umiendako jolasak kiroldegiko kantxan, puzgarrixez gain, eta umientzako danez, bigantxa mekanikua eta karts-ak be egongo dira
  • 12:00: Mezarako kanpaiak entzuten badozuez be, jai da, baiņa, ez da domekia, ondiokan asko falta da astelehenerako.
  • 13:00: Maņukortak eta Joxe Agirrek jardungo dabe bertsotan plaza inguruan. Ez dakigu balkoitik balkoira, eszenarixuan edo nun, baina, hor izango dira.
  • 14:00: Puntual-puntual jubilauak bazkaltzera joango dira Espaloira. Bazkaldu eta gero izango dabe aukeria zapatei astindu batzuk emoteko dantzan.
  • 16:30-18:30: Jubilatuak dantzan eta gurasuak siestia edo auskalo zer egitten daben bittartian, umiak hor jardungo dabe berriro be zezen mekanikuarekin, karts-ekin, eta puzgarrixekin.
  • 18:30: Buru haundi eta gorputz txikixak kalian zihar ibiliko dira gorputz eta buru txikiaguen atzetik noiz harrapauko.
  • 19:00: Sanferminetarako prestatzia gura dabenak Gorixoren zezenekin entrenatzeko aukeria eukiko dau. Alkondara edo kamiseta gorrixarekin etorri ezkero askoz hobeto.
  • 19:00-21:00. Sugarri txaranga saiatuko da zezenak entretenitzen inor ez deixen harrapatu.
  • 20:00: Presoak Euskal Herrira ekartziaren aldeko ekitaldixa.
  • 20:00: Hemen orduan, eta gerrixa probatze aldera, jubilatuendako bolo txapelketia bolatokixan.
  • 22:00: Zihero illun ez bada egongo be, ordu egokixa da biharko izarrak ikusteko. Pelotari gazte onenak arituko dira 4 _ barruan txapela zeinek jantziko burrukan.
  • 23:00: Izotz taldiak gaba berotuko dau, hasi, agarrauekin eta horrelakuekin hasiko dira eta bukatu kantu ezagunen bertsioekin.
  • 00:00: Betiko moduan, Gaztetxe onduan bestelako musikia: rock doinuak izango dira nagusi bertara gerturatzen direnendako.
  • 05:00: Eguna amaittu edo hasteko ?kristalaren arabera- triki poteua gaztetxeko jendiarekin. Gaztiok prest dare jendia etxera laguntzeko trikiti doinuekin.

Uztailak 2, zapatua

  • 11:00: Trikitilarixekin jarraittuko dogu, baiņa, orainguak freskuau etorriko dira. Taillerreko adarra baiņo hobia dala esnatzeko eta, kalez kale ibilliko dira zeregin horretan.
  • 11:30: Umiak entretenitzeko hainbat joku egingo dittugu plazan: Oillo harrapatzia, ugarixo jokua, eta urez betetako globuekin be ibilliko garenez, arropa zaharrak ekartzia komeni.
  • 13:00: Astuak beti asto, baiņa, karrerako astoak ikusi gura badittuzue, herri barruko zirkuituan dakazue aukeria.
  • 14:30: "Elgetan ogi berua dirutan eta haize hotza duan" diņo esaeriak, eta oinguan, ogi berua duan izango da eta baitta paellia be. Ardaua eta postria zuen kontu.
  • 17:00: Jana bajatu ondoren eta indarberritu ostian, taldien arteko jokuak egingo dittugu plazan. Ez izan bilddurrik, joku errazak eta ariņak izango dira eta.
  • 17:30-20:30: Irulixa txarangakuak jardungo dabe jokularixak animatzen eta baita zezenen denboran be.
  • 19:00: Zezen zuzenak ez dira. Ez zezen eta ez zuzen seguruago, hala eta be, bigantxak izanda be nahikua lan emango dabe.
  • 23:00: Gaubela taldiarekin gaubelari hasieria hemongo dotsau, hortik aurrera bakoitzaren habilidadeen esku gelditzen da.
  • 23:00: Bolatokixan... ba, hori, bolatokixetan egoten dana: boluak, txirluak eta bolarixak, eta bat baietz bi ezetz, Elgetako sari nagusixa baten batek eskuratu arte.
  • 00:00: Gaur be jai osua egongo da Gaztetxe aldian, hasteko kontzertua kanpoko aldian, eta amaittutakoan, Dj Bull barruan ganauak kalera agertu arte.

Uztailak 3, domeka

Ferixa Nagusiko eguna

  • 09:00: 25 urte behixak eta gainontzeko animalixak ikusten ferixan; eta plazan ogixak, gaztaiak, ortuko generua eta abar. Aurten idixak be etorriko ei dira Elgetako ferixia zelakua dan ikustera.
  • 18:00: Kiroldegiko kantxan dantza saiua ikusteko aukeria izango da, dantzari gazte abil askuak jardungo dira besteon inbidixarako.
  • 21:00: Sardiņa erriak egongo dira betiko lekuan, aprobetxatu aukeria, datorren urtian antxoiarekin pasau dana pasau ezkero ez da aukerarik egongo-eta.
  • 22:30: Carbon Club ikuskizuna jaixak amaitzeko. Ikatzakin baltzittutako mosuak su eta musika artian izango dira plazan Markeliņeren eskutik.

Uztailak 17

Hainbeste egunetan Tourra telebisiņotik ikusi eta gero, hemengo aldapetan gaztiak zer moduz moldatzen diran ikusteko ordua da. Hor ibilliko dira bueltaka handik eta hemendik 23 urtetik beherako gaztiak eta elitekuak azkenian Elgetara etortzeko. Nun ibilliko diran? Betiko lekuetatik ibiliko dira Mendiko Lasterketako XXI. aldi honetan be: Elgeta, Kanpazar, Elorrio, Atxondo, Abadiņo, Matiena, Berriz, Zaldibar Areitio gaņa (mendiko sarixa), Ermua, Eibar-Kantoi (tarteko helmugia), Eibar (bariantetik), Maltzaga, Soraluze, Bergara, Angiozar, Asentzio gaiņa (mendiko sarixa), Elgeta, Elorrio, Berriz, Matiena (tarteko helmugia), Abadiņo, Atxondo, Elorrio, Elgeta, Asentzio (Langarica gaiņa, mendiko sarixa), Kanpazar, Arrasate (tarteko helmugia), Bergara, Elgeta (helmuga).


Azoka Nagusia 2007: argazkiak
Azoka Nagusia 2005
Azoka Nagusia 2004
Azoka Nagusia 2003
Elgeta.org Š Elgetako Udala
Mendizaleen enparantza 1, 20690 Elgeta (Gipuzkoa)
Tel.: 943 76 80 22 ˇ
kultura@elgeta.net

Goienak garatutako eta kudeatutako webgunea Code & Syntax-en Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es