castellano |  Web mapa  
  KULTURA KIROLA
 
 
 

Azoka Nagusia 2004

Elgetako Jaixak eta bixamonak

Ekaiņak 25, barikua

Txikittan dantzarixa izan ziņala? Geruau be bai? Etorri Espaloira ia zeure burua ezagutzen dozun argazkiren baten. Gatxaua izateko, dantzari batzuk zeintzuk diran asmatzeko gonbita egitten dotsugu , eta danak asmatzen dittuanak sariren bat jaso ahal izango dau. Argazkixak ikusi eta lehiaketan parte hartzeko oingo asteburuan eta jaixen hurrengo aste akaberan izango dozue aukeria.

Ekaiņak 26, zapatua

22:30ean: Espaloia Kafe Antzokixa inauguratu eta jaixak aurkezteko "Malaje" lana eskainiko dosku Albadulake taldiak: zirkua eta flamenkua nagusi. Espero izenak izanik ez ekartzia eta jaixak jai Ajetxarrik ez izatia. 5 eurogatik ikuskizun mundiala. Ojo! txanpan eta guzti! Ja!

Ekaiņak 27, domeka, Umien Euskal Jaixa

Ume larregi ikusten bozuez kaletatik, ez arduratu! Ez doguz iņun harrapau, ezta golpera umegiņan hasi be. Inguruko herrixetatik dantzara etorrittakuak dira. Holaxe juango da umien euskal jai eguna:

11:00etan: Etorreria

11:30ean: Kalejiria

12:15ean: Danok plazara, dantzara!

12:30ean: Dantzak plazan. talde bakotxak dantza bana

13:30ean: Buruhandixak

14:00etan: Bazkaixa

16:30ean: Buruhandixak

17:00etan: Alardia (Irungua baiņo pega gutxiaukin)

  • Neskak: sagar dantzia, Gipuzkoako zinta dantzia eta arku dantzia
  • Mutillak: banakua, txankarrenkua eta brokel dantzia
  • Danok batera: San Petit eta txulalai

18:30ean: Akaberia, eta Agur Jaunak txistularixekin.

Uztailak 1, eguena

11:30ean: Umiendako ametsetako parajerik baldin bada, Jokulandia izan biharko litzake, puzteko gazteluak eta jokuekin betetako parajia.

14:00etan: Badakigu jaixak noiz hasten diran esan biharreik ez dagola, baiņa, badaezpada, etxaflero hotsa eta kanpaiak jaurtiko dira edo horrelako zerbait.

16:30ean: Berriz be Jokulandiarako hegazkina hartuko dabe umiek arratsalde ederra pasatzeko, afal ordurako etxian izango dira berriz. Gurasuok trankil!

20:00etan: San Roke kaletik behera etorriko dira txinuak, japonesak, eta begi luzeko antzerako jendia gaiņontzeko begiluzien gozamenerako. Mozorroen jeitsiela balik mozoloena behal leuke, baiņa, holelakoak belanduago ageltuko dila, belez eta bele kabuz.

21:30ean: Heli Afalia, eta afaltzeko udabeliko lollitoak, oilasko galatz-gozoa, eta holelakoak izango dila. Mingaiņa potolotutakuan saiatu esaten akelalen adalak okelak dila.

00:00etan: Lizarrako gaiteruen eskutik Larrain dantzia. Gaiteruak lotsatixak direnez, seguramente udaletxe barrutik jardungo dabe gaita jotzen. Dantziak gaizki urtetzen badau prest ei dare bihar beste bidar errepetitzeko. Kaskajuek elkarri zorionak emateko ordua be bada gaba-erdixa, eta horrekin batera, eta kaxkajo kupua bete samar daukagun arren, ongi etorrixa egitteko kanpotik datozenei. Zorionak denoi!!

00:15ean: Urtero moduan Larrain dantziak lehenenguan ondo urtengo dabenez, Larrain dantza ostian Liskerrekuak hasiko dira txinuak diranak eta ez diranak dantzan jartzen.

Uztailak 2, barikua. Jubilatuen eguna

11:30ean: Barikuan be Jokulandiako mugak zabalik izango dira ezelako pasaporterik barik be gozatzeko moduan. Aprobetxatu, azkenengo aukeretakua izango da-eta.

12:00etan: Txintxo-txintxo mezetara joateko ordua, gero gerokuak.

13:00etan: Bihurrik zuzen jardungo dau aizkoriakin lanian, ez dakigu zenbat denbora biharko daben 3 metroko enborra mozten, baiņa, biharko daben denbora asmatzen dabenak izango dau saririk. Bihurrik bere lanak egitten dittuan bittartean bertsolari gaztiak jardungo dabe kantuan. Ez dakigu zer kantauko daben, entzun egin bihar. Txapela betetzeko beste bertso seguru!!!!!

14:00etan: Bazkaltzeko ordua be badenez, eta jubilauak gosetuta egongo diranez, - eta noiz ez-, izango dabe aukeria tripia bardintzeko. Aurten, Espaloian. Bazkalostian, eta jana bajatze aldera, dantzan egitteko aukeria be izango dabe bertan. Intimidadian dantzan egitteko aukeria.

16:30ean: Oinguan bai, Jokulandiarako azkenengo bidaiak urtengo dau plazatik.

19:00etan: Buruhandixak ibilliko dira kalietan. Baiņa, argi! Guk bialdutakuak kartoizkuak izango dira, ez hasi bestelakuak tentatzen.

19:30ean: Gorixoren zezenak saiatuko dira jendea harrapatzen. Baietz baten bat harrapau eta frakak apurtu!

20:00etan: Dantzan ez diren nekatu jubilatuek aukera izango dabe bolia bere bidetik bialtzeko. Txirlo gehixen aidian botatzen dittuanak irabaziko dau, zelan ez.

23:00etan: Aerobik tradizionala Tapia eta Leturiarekin. Patxi izango da dantza maisua, jarraitu berari: Eta kontrapasa, eta kontrapasa eta bat, bi, hiru... lau.

00:00etan: Gaztetxe albuan kriston kontzertua, besteak beste Ttakunpa, Jaunko Barik, eta... besteren bat be izango da. Onena bertara fan eta zeuek ikustia. Jubilatuendako sarreria duan.

Uztailak 3, zapatua

10:30ean: Umiak Kultura Etxia pintauko dabe goittik behera, arkuko zulo eta guzti, gaiņera! Pintatzeko materiala gure kontu. Erregalo Kultura Etxia bera.

11:30ean: Plazan normalian baiņo animalixa gehixau izango da, umiak ipiniko dittugu txarrixak, oilluak eta konejuak harrapatzen. Fan berotzen labia, animalixaren bat etxian agertu leike-eta.

12:30ean: Astosprinta, Elgetako asto karrerako IV. Sari Nagusia. Betiko moduan lau hankako astoren batek irabaziko dau, ia noiz espabillatzen gazen eta bi hankakuen arrazaren nagusitasuna erakutsi.

14:30ean: Ordu honetarako kriston paellia egongo da prest plazan gura dabenak jateko. Duan izango da, baiņa, gura dabenak eukiko dau aukera bere borondatia emateko, eta jakin badakigu borondate handiko pertsonak darela herrixan, e! Platerak-eta bertan egongo dira, edarixak norberak ekarri biharko dittu (hobe boteillan aldean baiņo). Hala eta be, aukera onena izango da Eskola Txikikoei plazan jarriko duten tabernan erostia.

Bazkaltzeko mahaixak jarritta egongo dira. Etorri kuadrillan. Gero, bazkal ostian joku batzuk izango dittugu entretenitzeko. Joku elegantiak gero, e?

17:00etan: Bazkal ostian, eta etxian geratu diranak fregaua egitten daben bittartian, guk kuadrilla arteko jokuak egingo ditugu:Ez dakigu saririk izango dan, baiņa, galtzailliak danon fregaua egin biharko dau, 2 metro eta pikuko paelleria be bai.

17:00etatik 21:00etara: Sugarri fanfarrea izango da putz eta putz jokuak hasten diazenetik zezenak amaittu bittartian.

19:30ean: Bigarren aukeria Gorixoren zezenendako. Oinguan ez badabe iņor harrapatzen ez dittugu gehixau ekarriko.

23:00etan: 16 urtetik beherako umiak prest egongo dira kantzontzillo eta kulero karrerarako. Barruko erropok garbixak ekartzia komeni, batez be gaiņontzeko partaideei ezelako eragozpenik ez sortzeko. Joku garbixa.

23:15ean: Sueltuan eta arrimau arrimau dantzan egiteko EGAN taldiak jardungo dau plazan joten. Saldiaz showmanak kantauko dotsa pinpirin bati baiņo gehixauri belarrira. ?Nik zurekin bai baiiiiii.

00:00etan: Baten parra bi baietz, bi ezetz eta hiru baietz, txirlo gehixen jo, zarata izango da Elgetako Bolatokixan. Baten batek olhuts eta lo huts be egingo dau, seguru!

00:00etan: Zapatuan be izango da rock kontzerturik Gaztetxe onduan, plazako musika gustoko ez baduzue, badakizue nora fan.

05:00etan: Saldiaz asetu ondoren gura dabenentzako txokolatia egongo da plazan, duan. Papelik ez ekarri alperrik; bueno, ezpanak garbitzeko bada, bai.

Uztailak 4, domeka. Ferixa nagusiko eguna

09:00etan: Behi, behor, letxuga, porru, ezti, traktore, ogi, erroskilla eta beste egongo dira postuetan. Bakoitza bere lekuan txukun eta dotore jarrita.

12:00etan: Buruz buru jokatuko dabe pelotan 4 _ barruan ia zeiņek lortzen daben burua tapatzeko besteko txapela. Oin arteko lanak egindda, txapela ondo merezitta izango du bateronbatek.

18:00etan: Begira bakarrik ez dogu gauza haundirik ikusiko, baiņa, gozatu ederra hartuko dogu gaztiak zela dantzan egitten daben ikusitta. 16 urtetik beherako fandango eta arin-arin munduko dantzari onenak izango dira Elgetan.

21:00etan: Herriko katuak usai?ņera etorri orduko sardinak jatia komeniko da.

22:30ean: Ohera fan baiņo lehen ipuiņak kontatzia ohittura sanua danez, Camping-gagseko aktoriek ?Bazen behin?gutxi gorabehera? lana eskainiko doskue. Ipuin ezagunak, baiņa, modu diferentian kontauta, dibertsiorako bertsioak. Sarreria 8 euro. Irteeria duan.

00:00etan: Datorren urtian gehixau. Ondo lo egin edo gabon pasa.

Uztaillak 18, domeka

Ez dakit zergattik, baiņa hemen egunian mobimendu dexentia izango da. Goizean abiatuko dira bizikleta gaiņian 23 urtetik beherako gaztiak eta elitekoak. Gora eta behera ibiltzera fango dira eguerdi inguruan berriz be Elgetara aillegatzeko.

XX. Mendiko Lasterketa hau nondik nora izango dan? Aurrez ez badie kantsatzen, hau bidiau egin biharko dabe: Elgeta, Kanpazar, Elorrixo, Atxondo, Abadiņo, Matiena, Berriz, Zaldibar Areitio gaņa (mendiko sarixa), Ermua, Eibar-Kantoi (tarteko helmugia), Eibar (bariantetik), Maltzaga, Soraluze, Bergara, Angiozar, Asentzio gaiņa (mendiko sarixa), Elgeta, Elorrio, Berriz, Matiena (tarteko helmugia), Abadiņo, Atxondo, Elorrio, Elgeta, Asentzio (Langarica gaiņa, mendiko sarixa), Kanpazar, Arrasate (tarteko helmugia), Bergara, Elgeta (helmugia).

Oharra: Batzuk esaten eta beste batzuk entzuten aspertuta egongo zarie, baiņa, jai batzordetik pare bat ohar egin gura dittugu: bata da drogekin kontuz ibiltzeko, hau da, lehenengo egunian ez hartzeko danak, jaixak luziak dira eta ondo banatu behar dira. Eta bestea, kasualitatez eta fortunaz ligatzen baldin badozue, eta? badozue, gogoratu: txapela ...n eta ibilli munduan. Ihes HIESari. Informaziņua banatuko da tabernetan. A! Kontuz bixamonekin e?


Azoka Nagusia 2007: argazkiak
Azoka Nagusia 2005
Azoka Nagusia 2004
Azoka Nagusia 2003
Elgeta.org Š Elgetako Udala
Mendizaleen enparantza 1, 20690 Elgeta (Gipuzkoa)
Tel.: 943 76 80 22 ˇ
kultura@elgeta.net

Goienak garatutako eta kudeatutako webgunea Code & Syntax-en Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es