castellano |  Web mapa  
  KULTURA KIROLA
 
 
 

Jaiak


Tanborrada jaietako ekitaldirik jendetsuenetarikoa da.

Sanblasak: San Blas ondoko lehen igandean Arantzeta auzoan ospatzen dira. Jai egitaraua ekintza eta ikuskizun ugariz osatuta egoten da : meza, salda , trikitilariak etab.

Gaztetxian urteurrena: Martxuan erdialdera izaten da.1996ko Martxuaren 22xan Gaztetxia lortu zaneko urteurrena da. Hilabete guztian zihar ekintza desberdinak egitten dira: hitzaldixak , antzerkixak, umien eguna , kontzertuak . Urte guztiko kontzertu , jai , jardunaldi , proiekzio, txapelketa, antzerki, ikastaro amaieria eta hurrengo urtekuei hasieria emoten dotsen eguna da.

Asentzio eguna: Asentzio eguna, Elgetako Gaztexiak antolatzen daben jaixa da. 1995eko maiatzan honek taldionek berreskuratu zeban Asentzioko Erromerixia. Ohittura zaharrak ahazteka, baia gaztion ikutu batekin antolatzen da jaixa. Asentzio eguna, Aste Santutik berrogei egunera antolatzen da. Goiz goizetik hasten da jaixa arrantza txapelketiakin. Meza aurretik Gure Borda elkartekuek gertautako saldia egoten da danontzako. Mezia eta gero, herriko ume eta gaztiek urtian zihar ikasittakuekin dantza erakustaldixa egitten dabe. Gero, bazkarixa izaten da eta 100 lagun inguru batzen dira herritarrek gertautako bazkarixa jaten. Bazkari ostian Asentzio ezagun egin zeban erromerixia izaten da.

Elgetako jaiak: San Pedro ondoko lehen igandean , abeltzaintzari eta nekazaritzari eskeinitako ferixia ospatzen da. Halere , jaiak hiru egun lehenago hasten dira, eta antolatutako ikuskizunak eta ekintzak ugariak izaten dira. Jaiak oso herrikoiak dira, herritar guztiak antolatzen diren ekintza guztietan parte hartzeko prest egoten baitira.

Santiagoko jaiak: Goimendi auzoan bere patroiaren oroimenez, urtero uztailaren 25ean jaiak ospatzen dira. Hainbat eta hainbat dira auzo honetan antolatzen dituzten ikuskizunak: erromeriak, herri-kirolak, bazkari herrikoia, meza, ...

Salbador kaleko jaiak: Gero eta indar gehiago hartzen ari dira urtez urte. Abuztuaren 6an ekitaldi ugari izaten dira: gazteentzat jokoak, herri-kirolak, trikitilariak, bazkari herrikoia, erromeriak, meza ...

San Rokeko jaiak: San Rokeko ermitaren inguruan ospatzen dira abuztuaren 15ean eta 16an.

Sanbartolomeak: Abuztuaren 24an Zabaleta auzoan ospatzen dira jai hauek. Denetatik antolatzen dute auzo honetan: meza, bertsolariak, trikitilariak, auzo bazkaria, etab. Baina zerbait aipatzekotan, gauean izaten den eromerixia aipatu behar da. Tradizio handiko erromerixia da.

Sagardo eguna: 1997an Gaztetxiak sortutako jaixa da. Herri guztixak parte hartzen duen jaixa izanik atsaldian Sagardo kupelak jartzen dira plazan eta taberna batzuetan ere, nahi dabenak txotx egin deixen. Gero herriko elkarte eta koadrilla gehixenak parte hartzen daben. Patatazko tortilla lehiaketia ospatzen da, hogeita hamar talde ingurukin. Gabian plazan ekintzan bat antolatzen da, dantza, antzerkixa eta amaitzeko erromerixia izaten da Gaztetxian.


Elgeta.org © Elgetako Udala
Mendizaleen enparantza 1, 20690 Elgeta (Gipuzkoa)
Tel.: 943 76 80 22 ·
kultura@elgeta.net

Goienak garatutako eta kudeatutako webgunea Code & Syntax-en Udalerria Web Plataforma erabiliz. 2002.

TESTU HUTSEZKO BERTSIOA | es