Herria

Herrigunea 462 metroko alturara kokatua dago.
Probintziaren mendebaldean dagoen udalerri gipuzkoarra da. Kokapen geografiko bikaina du, Iruñetik 95 km-ra, Bilbotik 45 km-ra, Donostiatik 78 km-ra eta Gasteiztik 42 km-ra baitago. Udalerritik Ibur ibaia pasatzen da, Ego ibaiaren adarra, eta Ubera erreka sortzen, Deba ibaiaren adarra. Udalerria Deba eta Ego (Debaren adarra) ibaien arroen artean I-H noranzkoan dagoen ibaiarte batean dago kokatuta.
Gunerik garaienak 492 m-ra (hilerria) eta 462 m-ra (erdigunea) daude. Kilometro bat Iparraldera Eguarbitzako lerrokadura dago, 750 m baino gutxiagoko garaierarekin, eta Hegoaldera Intxortakoa, 737 m-ko altuerarekin.
Beraz, Elgetako hirigunea, ibaiartearen barruan ibar batean dago. Hiriguneak I-H noranzkoa du, hilerria dagoen mendixkaren babesean, oro har hirigunea baino zertxobait altuagoa baita. Morfologikoki ia ez dago erliebe horizontalik hiriguneak hartzen duen gunean eta eraikuntzak ibaiartearen muinoan daude.
Gunerik lauena herriaren Elorrioranzko irteeran dago eta bertan eraikitzen dira gaur egun industri instalaziorik gehienak. Koordenatu geografikoak ondorengoak dira: latitudea 43º 10' 40'- 43º 074 0550" eta longitudea 2º 27' 10'- 02º 30 15" (Greenwich).
Lurzoruaren erabilerei dagokienez, udalerriaren erliebeak baldintzatu du gaur egun ematen zaion erabilera. Dituen ezaugarrien ondorioz, hau da, aldapa handiko eremu menditsuak dituenez, basoa da nagusi: batez ere landatutako pinudiak eta hostozabal atlantikoko zuhaizti gutxi batzuk.
Hirigunetik hurbil eta aldapa nahiko txikiko eremuetan, zelaiak eta soroak daude. Elgetan kare-harri eta marga harearritsuz osatutako lursailak dira nagusi. Elgetak honako mugakide hauek ditu: Iparraldean Eibar eta Bizkaiko Zaldibar; Hegoaldean eta Ekialdean Bergara eta Mendebaldean Zaldibar eta Elorrio. Gaur egun Bergara barruan dauden Angiozar bailara eta Ubera auzoa Elgetarenak izan ziren 1928. urtera arte.
Klima ere erliebeak baldintzatzen du oso. Orografiak berebiziko garrantzia du bai altueragatik bai M-E noranzkoan dagoelako eta, beraz, batzuetan Iparraldetik eta Hegoaldetik heltzen diren gorabehera atmosferikoak moldatu egiten dituelako.
Elgetak, isurialde kantabriarreko gainerako herriek legez, klima mesotermikoa du, urtaro lehorrik gabe, eta euririk gehien udazkenean eta neguan egiten du.
Klima ozeaniko leuna du eta, hortaz, neguak epelak dira eta udak freskoak. Eguarbitza eta Intxorta mendietan mendi ertainen klima dago eta hirigunean baino euri gehiago eta batez beste 1,5 gradu gutxiago egiten du.
Elgetan urtean batez beste 13º inguru egiten ditu eta hilik hotzena urtarrila da eta beroena uztaila. Elgetan batez beste urtean 143 egunetan egiten du euria.
Elurra abendutik apirilera bitartean egin ohi du, batez beste urtean 8 egunetan. Hegoaldeko haizearen ondorioz, batzuetan tenperatura epelak irailetik abendura arte irauten du. Dena delarik, urtearen gaineko egunetan haize hezea nagusitzen da Azoreetako haizearen eraginez.
Elgetara GI-2632 (Beasain-Elgeta-Durango), GI-2639 (Kanpazar-Elgeta-Eibar) eta Bergarako Angiozar auzotik zehar Elgetara doan GI-2639 eskualde-errepideetatik joan daiteke.
| Eskualdeko herrien arteko distantzia (km-tan) |
| Oñati |
| Gatzaga |
22'5 |
| Eskoriatza |
5 |
17'5 |
| Elgeta |
18'5 |
23'5 |
19 |
| Bergara |
8 |
16'5 |
21'5 |
11 |
| Arrasate |
9 |
11 |
7'5 |
12'5 |
14 |
| Aretxabaleta |
4 |
13 |
15 |
3'5 |
8'5 |
17'5 |
| Antzuola |
16 |
12 |
3 |
11 |
19'5 |
24'5 |
14 |